Lurra eta urarekin jolasten!

Primeran pasatu dugu Balkik ekarritako ura eta lurrarekin esperimentatzen! Natura sentitu behar da!









Balkiren sorpresa!

Bat-batean zarata entzun genuen gure pasilloan, atea ireki, eta bertan kutxa erraldoi bat topatu genuen!
Nork ekarri du? Kutxa aztertu ondoren Balki izan zela konturatu ginen. Ondoren, pila bat galdera egin genituen, zer egongo da barruan? zergatik ekarri digu hau?



Kontu handiz kutxa ireki genuen...

Zertarako izango dira tramankulu hauek?

Hasieran hondartzara joateko zela esan zuten (kuboa eta pala), baina geroago konturatu ziren landareentzako tresnak zirela.