Janariarekin ez da jolasten!

Edo bai? Galdetu gure txikitxuei ea zer pentsatzen duten.


Indabak kolorez sailkatzen


Dilistekin jolasten, manipulatzen


 Kutxa magikoarekin marrazkiak egiten (gatza)







Lurra eta urarekin jolasten!

Primeran pasatu dugu Balkik ekarritako ura eta lurrarekin esperimentatzen! Natura sentitu behar da!









Balkiren sorpresa!

Bat-batean zarata entzun genuen gure pasilloan, atea ireki, eta bertan kutxa erraldoi bat topatu genuen!
Nork ekarri du? Kutxa aztertu ondoren Balki izan zela konturatu ginen. Ondoren, pila bat galdera egin genituen, zer egongo da barruan? zergatik ekarri digu hau?



Kontu handiz kutxa ireki genuen...

Zertarako izango dira tramankulu hauek?

Hasieran hondartzara joateko zela esan zuten (kuboa eta pala), baina geroago konturatu ziren landareentzako tresnak zirela.

Naroa eta Aritzen txakurraren bisita

Animalien gaiarekin bukatzeko, Naroa eta Aritzen txakurraren bisita eduki genuen. Oso ondo portatzen da etxean eta ez du kozka egiten. Eskerrik asko etortzeagaitik!



Ttipi ttapa ttipi ttapa KORRIKA!

Urepeletik Bilborako bidean Korrika Barakaldotik pasatu da eta gure umeek ere parte hartu dute eskolan antolatutako Korrika Txikian. Arratsaldean ere Korrika nagusian ikasle batzuk ikusi ditugu! ZORIONAK, zuek bai euskahaldunak!


Animatu eta parte hartu Barakaldon egingo diren ekitaldietan! eta igandean denok BILBORA!

Huron baten bisita!

Gaur Zoe eta Ortziren gurasoak eta lagun bat gure geletara etorri dira animali bitxi batekin, huron batekin. Abiadura handia hartzen du, haragia jaten du eta ur hotza gustatzen zaio.

Eta badakizue zenbat siesta egiten dituen? egunean 5! loti!




ESKERRIK ASKO!

Txutxin perikitoa

Aste honetan txori baten bisita eduki dugu Adrianen gelan. Eiderrek perikito hori bat ekarri digu. Hegoak eta lumak ditu hegan egiteko, eta mokoarekin jaten du eta ura edaten du.

Pintxo gure gelan!

Sofia eta bere ama Idoiaren gelara etorri dira beraien txakurra erakustera, Pintxo!

Zuri beltza da eta ez du kozka egiten!




ESKERRIK ASKO!

Ezetz asmatu zein animalia den?????

ENE KANTAK - ANIMALIEN IBILKERA

Animaliak lantzen ari garenez hemen duzue haien gustoko kanta bat. Anima zaitezte eta abestu.

 

Yorsai txikitxua

Adrian eta bere gurasoak izugarrizko sorpresa eman ziguten pasa den ostiralean. Txakur txikitxu batekin etorri ziren gure gelara, 3 hilabeteko Yorsai bat. Benetan polita!




Eskerrik asko!

Oka oka oka, hemen dago dordoka!

Gure familiak asko inplikatzen ari dira animalien gaiarekin, eta lagun asko ekarri dituzte eskolara guztion artean aztertzeko. Zer jaten du? non bizi da? zenbat urte ditu?

Anaren gelan, Arnaitzek eta bere amak dordoka erraldoi bat ekarri ziguten. Dordokak poliki poliki mugitzen dira eta batzuk uretan bizi dira.




Animaliak gure eskolara ailegatu dira!

Animaliak apurka apurka ailegatzen ari dira gure mendira eta baserrira. Asko ikasten ari gara!


Mimiren bisita!

Mimiren bisita eduki dugu gure gelan, eper oso polita. Primeran pasatu dugu!